Ikastaroak 16 orduko iraupena izango du.
Zer da?
24/2017 Foru Dekretuak, abenduaren 12koak, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoak arautzekoak, helburutzat du mendekotasuna duten pertsonek jasotzen duten zaintzen kalitatea bermatzea eta zaintzaileen ongizatea eta bizi kalitatea bermatzea.
Helburu bikoitz honekin, eta berrikuntza bezala, prestakuntza jasotzeko eskubidea onartzen zaie zaintzaileei. Prestakuntza hori izango da mendekotasuna duten pertsonen zaintzarako ezagupenak eta trebetasuna lortzea, eta baita alderdi legalen eta beste prestazio eta zerbitzuen inguruko informazioa lortzea ere.
Zein da prestakuntza honen onuradun?
Familia ingurunean mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza egiten duten profesionalak ez diren zaintzaileak, zaintza horretarako prestazio ekonomikoa (FIZPE) jaso eta prestazioan zaintzaile bezala agertzen badira.
Informazioa
8 modulutan emango da egunean bi orduz.
Hilero eta eskualde guztietan emango da.
Euskaraz nahiz gaztelaniaz egin ahal izango da.
Gehienez 20 laguneko taldeak osatuko dira.
Nahikoa izango da klase guztietara joatea eta interesa adieraztea prestakuntzako egiaztagiria jaso ahal izateko.
Adinekoen oinarrizko prestakuntza
Mendeko pertsona bat zaintzeak familian eta norberarengan duen eragina. Sentimenduen adierazpena, asertibitatea, enpatia eta entzute aktiboa. Familian zaintzak banatzearen garrantzia. Zaintzailearen aisialdia eta denbora librea.
Arriskuak eta lesioak prebenitzea, bizkarrezurraren higienea. Estresa eta gainkarga prebenitzea. Nork bere burua zaintzeko trebetasunak eta estrategiak.
Higiene eta garbitasun zaintzak. Eguneroko bizitzako jarduerak. Posturaz aldatzea. Etxeko zaintza eta antolaketa. Egokitzapena eta diseinua. Elikadura eta elikagaien higienea eta prestakuntza. Mugitzeko eta eguneroko bizitzan laguntzeko produktuak erabiltzea.
Azalaren zaintzak; ultzeren eta eskaren prebentzioa eta tratamendua. Botikak ematea, zundak eta kolostomiak zaintzea. Lehen laguntza.
Teknikak eta estrategiak portaera arazoen eta krisi egoeren aurrean. Banakako gehienezko autonomia errazteko teknikak. Gizarte harremana sustatzeko teknikak. Mendeko pertsonaren aisialdia eta denbora librea.
Dementzia, desgaitasun fisikoa, adimen desgaitasuna edo gaixotasun fisiko edo buruko gaixotasun larria.
Gizarte eta osasun sareari buruzko informazioa. Laguntzeko produktuak eta laguntzak etxebizitza edo ibilgailua egokitzeko.
Ordezkaritza, egitatezko zaintza, ezgaitzea eta tutoretza. Aurretiazko azken-nahiak.
Adingabeen eta gazteen zaintzaileentzako oinarrizko prestakuntza
1. Zaintzailearen garapen pertsonala: Mendeko adin txikiko pertsona bat zaintzeak familian eta norberarengan (maila fisiko, emozionala, soziala edo/eta lan egoeran) duen eragina. Familian zaintzak banatzearen garrantzia.
2. Komunikazioa eta egoera zailak maneiatzeko teknikak eta trebetasunak: mendekotasuna duen adin txikiko persona baten zaintzan suertatu daitezkeen egoera zailei aurre egiteko estrategia eta teknika desberdinak. Zaintzailea eta zaindutako pertsonaren artean Komunikazio on batean eragin dezaketen aldagaiak eta estrategiak.
3. Zaintzarekin lotutako legezko alderdiak: Tutoretza, ezgaitasun judiziala, autotutoretza, kuradoretza, guraso-ahala luzatzea. Testamentua. Atzegi fundazioa.
4. Zaintzarako oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak: Autonomia, ongizatea eta independentzia sustatzea, Higiene, kanporatze eta elikadura beharrak mendekotasuna duten adintxikien kasuan. Lehen sorospenak.
5. Osasun psikosoziala zaintzaren prozesuan (lehengo zatia): Emozioen definizioa. Pentsamendu, emozio eta jokaeren arteko erlazioa. Kulpa sentimendua zaintza egoeran. Zaintzailearen eskubideak. Emozioen eta osasaunaren arteko harremana. Jarduera atsegingarriak.
6. Osasun psikosoziala zaintzaren prozesuan (bigarren zatia): Emozioak erregulatzeko teknikak. Zaintzari loturiko pentsamendu disfuntzionalak.
7. Zaintzailearentzako teknikak osasuna eta jarrerazko higienea zaintzeko. Gorputz jarrera egokia izatea, bizkarrezurrak eta gorputz adarrek ahalik eta zamarik txikiena jasan dezaten.Mobilizazio teknikak.
8. Zaintzarekin lotutako baliabide soziosanitarioak: Autonomía sustatzeko prestazio ekonomikoak. Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak. Teknologian oinarri duten zerbitzuak. Beste laguntza baliabide batzuk, adibidez elkarteak.
Bideoak
Dokumentoak
Zaintzailearentzat oinarrizko prestakuntza - Edukien laburpena
Adingabe eta gazteen zaintzaileentzat oinarrizko prestakuntza - Edukien laburpena
Autozainketarako eta oinarrizko zainketarako gida
Gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak
Prestazio ekonomikoak:
Autonomia pertsonala sustatzeko prestazio ekonomikoen informazio orokorra
Laguntza Pertsonalerako Prestazio ekonomikoa (LPPE)
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)